miércoles, 30 de mayo de 2007

Euskal dantzak direla eta Aurtzaka Dantza Taldeko kide izateak aukera pilo bat eman dizkit eta aukera horien artean 2006ko udan hilabetez Argentinan egotekoa izan da. Egonaldi honetan leku pilo bat, euskal etxe ugari eta jende jator asko ezagutu dugu. Harreman handia egin dugu bertako jendearekin eta harreman hori sekula etengo ez dela espero dugu.


Gure harremanaren arrazoi nagusia euskal dantzak izan dira, elkartruke handi bat egon da Aurtzaka eta Argentinako hainbat talderekin, baina batez ere Bahia Blancako Beti Aurrera dantza taldearekin. Oraindik elkarrekin kontaktuan gaude eta harreman hau betirako izango delakoan gaude, beraietako askoren arbasoak euskal Herrikoak baitira.


Hori eta beste mila arrazoi gehiagorengatik, beraiei eskeintzen diet hurrengo argazki hau. Beraiek dira La Platan egin zuten dantza saioan, San Fermin eguna ospatzeko baitzuten.


martes, 29 de mayo de 2007

HONA HEMEN EUSKAL DANTZA BAT. LEHENBIZI PAUSUAK AZALDUKO DIZKIZUET ETA ONDOREN IKUSI BIDEOA.

Jolas dantza hau , zortziko batek ( Baztango zortzikoa ) eta jolas batek osatzen dute. Bata eta bestea desberdinak dira oso. Erritmo-egitura , ekintzak eta abar desberdinak bait dituzte

ERRITMO EGITURA
1) Zortzikoa :
A : I I I I I bitan errepikatzen da .

B : I I I I I
C : I I I I I
B : I I I I I

2) Jolasa :

Oso egitura xinplea eta markatua du.

Hau , luzatuz joango da gorputzatzal berri bat jolasean sartzen den bakoitzean.

D : I I I I I


HASIERAKO KOKAPENA
Bata bestearen atzetik , borobilean ,errelojuaren norabidean (EN)


AUTOMATISMOA
Baztango zortzikoaren eta jolasaren pauso bereziak.

HELTZEKO MODUA
Heldu gabe

DANTZAREN BILAKAERA

A : ehiza-pausua eskuinetara eta atzera , eta bi kokaldi aurrera.
B : Bira eman eskuinetara , hiru kokalditan , eta bi kokaldi aurrerantz
C : ''B''ren berdina, baina ezkerretara emanez bira.
D : Lurra joko da,musika erritmoarekin batera,gorputz atal desberdinez. Lehenengo eskuinekoaz eta gero ezkerrekoaz,
Bukaeran bira bat emango da,hiru kokalditan eta salto egingo da. (EN).

PAUSO BEREZIAREN AZALPENA

1/ Baztango zortzikoaren pausu berezia. Praktikan ikasi.
2/ Jolasa : Gorputz atal bakoitzetik hasi eta jolas bakoitzean gorputz atal bat gehitzen joango gara. Gorputz atal bakoitzekin sei golpe emango dira (hirueskubiarekin eta hiru ezkerrarekin). Ordena hau da , ouiunak - eskuak - belaunak -ukondoak - ipurdiak - sorbaldak -itzulipurdia aurrera.
Jolasa eta hurrengo zortzikoaren artean salto bat egiten da bira osoarekin.

BIDEOA

http://users.facilnet.es/pacho/dantzaweb/dantzaweb.htm

miércoles, 23 de mayo de 2007


NAFARROA EGUNE 2007

Baigorrin ospatu zen Nafarroako egunean, giro ederra zegoen, giro aparta!!!! jende ugari bildu zen eta nahiko dantza egin zuten zenbaitzuk. Ikus ezazue hurrengo bideo hau!!!!



martes, 22 de mayo de 2007



Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren
Duguna eta Kezka dantza taldeak 2007-05-14



Euskal Herria, Katalunia, Aragoi, Errioxa, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute datorren maiatzaren 19an eta 20an Iruñean eta Eibarren ospatuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.

Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Iruñea eta Eibarko jaialdietan.
Guztira 19 taldek parte hartuko dute Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeak antolatuta, maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.

BERTAKO EGITARAUA IKUSI AHAL IZATEKO SAR ZAITEZTE HONAKO HELBIDE HONETAN:

http://www.dantzan.com/albisteak/makila-dantzen-jaialdia



miércoles, 16 de mayo de 2007



MARIREN JEITSIERAKO ENTSEIUAK

Urtero bezala Beasaingo jaiei hasiera ematen dien Mariren jeitsieran parte hartzeko gonbidapena luzatzen die herritarrei Aurtzakak. Horretarako ikasi behar diren dantza pauso errazak erakusteko bi entsaio izango dira: maiatzaren 4 eta 11an Beasaingo Kiroldegian iluntzeko 20etan.
Ostirala, maitzak 18an izango Mariren Jeitsiera, denak zaudete bertara gonbidatuak!!!
Ondo pasa jaiak!!!

domingo, 13 de mayo de 2007


HAMAR DANTZA TALDE BILDUKO DITU IGANDEAN DANTZARI TXIKI EGUNAK.


Desfilea egingo dute aurrena herriko kaleetan zehar eta eguerdian, 13:00ak aldera, dantza saioa izango da plazan
Udaberria iristearekin batera Dantzari Txiki Egunak ere loreak bezala ugaritzen dira, eta oraingoan Beasainen izango da hitzordua. Igandean, Goierriko eta inguruko 10 talderen topaleku bihurtuko da herria. Horietan artean, bat izan ezik gainontzeko guztiak eskualdekoak dira.


Urtero bezala goizeko hamaiketan Zelaeta-Berri plazan elkartuko dira hamaiketakoa egiteko. Indarrak hartu ondoren, 11:45erako desfilean abiatuko dira Beasaingo kaleetan zehar abiatzeko. Eguerdiko ordubatak inguruan Loinazko San Martin plazan elkartu eta elkarrekin hainbat dantza egingo dituzte: Ikurrin dantza, Agurra, Jorrai dantza eta Brokel dantza, beste batzuen artean. Ondoren dantzari guztiak Beasaingo dantzarien elkarte eta etxeetara joango dira bazkaltzera. Arratsaldeko bostetan berriro ere plazan elkartuko dira eta bertan dantzan egiteko aukera izango dute dantzariek eta herritarrek Laket musika taldearekin. Aurtzaka dantza taldetik zehaztu dutenez eguraldi txarra eginez gero kiroldegian ospatuko litzateke dantzari txiki eguna. Iazko bide beretsua jarraitzen badute behintzat, dantzari, txistulari eta arduradunen artean guztira 300 lagun baino gehiago biltzea espero dute antolatzaileek.



martes, 8 de mayo de 2007


Hau bai ekipoa. Berez dantza taldea da, tarten infiltratu batzukin, baiño herri kiroletako profesional batzuk emateue!!!!jajaja hirugarrenak gaztek!!!!!! eurreeeee!!!!!


miércoles, 2 de mayo de 2007

Artikulu bat

Sartu zaitezte hurrengo orrialde honetan eta bertan "Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan" artikulua irakurri. Interesgarria da. Ea zer iruditzen zaizuen!!

http://www.euskonews.com/0392zbk/gaia39201eu.html

miércoles, 25 de abril de 2007

Hona hemen aurresku kurioso bat, hau bai estilo propioa!!!!

http://www.youtube.com/watch?v=_1mF2E3yUXc

martes, 24 de abril de 2007

Horrelako kartel bat ikusten baduzue antzoki baten sarreran, begiratu eguna eta ordua eta joan ikuskizun hau ikustera, merezi du eta!!!!


martes, 17 de abril de 2007

Hurrengo helbide honetan sartzen bazarete Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen bideo bat ikusiko duzue. Batzuk sekta bat garela esaten dute ..... jajajjaja

Ikusi ta ea zuek ze esaten dezuen!!!!
http://www.ikusgela.com/index.php?offset=78

sábado, 14 de abril de 2007

Hau bai dala hankea altxatzea ta beste guztik txorradak die!!!!

jueves, 12 de abril de 2007

Hona hemen euskal dantza erraz bat. Edozeinek egiteko modukoa da, bai bai, edozeinek!!!! Ikusi bideoa eta hasi gorputza mugitzen!!!!!



http://users.facilnet.es/pacho/dantzaweb/dantzaeskurdsi.wmv

Honako argazki honetan, Beasaingo ezpata dantzako momentu bat ikusten da. Hau mutilek bakarrik egiten dute, baina behin neri tokatu zitzaidan horrelaxe txalekoa jantzita dantza hau egitea eta...

miércoles, 28 de marzo de 2007

HEMEN JARTZEN DIZUET, DANTZA ERRAZ BAT. HORRELAKO AZZALPENAK EMAN ONDOREN EA BATEN BATEK ASMATZEN DUEN!!!! HASI DANTZAN!!!

DANTZAREN AZALPENA

Doinu zahar guztiak bezala dantzariak bakoitzak aukeratzen ditu ormatxulo dantzatzeko erabiliko dituen urratsak. Urratsen konposizio koreografikoa egiteko doinu zaharren atalean eskaintzen diren arauez gain, doinu zahar bakoitzaren egitura hartu behar da kontuan.

Hona Juan Inazio Iztuetak doinu zahar honi buruz dioena:

“Txakoliñek ditu 2 zatitan 16 puntu, eta zati biak jotzen dira bi bider. Beragatik datoz dantzatu bearrak 32 puntu, modu onetan:

1. zatiak ditu 8 puntu, eta artu bear ditu dantzariak ……….82. ………..….. 8 puntu, eta artu bear ditu dantzariak ……….8Txakolin au dantzatzen da jostallu gauetan, gela auzbakideko edo konsistorialetan, eta bestelako denbora, arako, zedenan edo broman egin oi diradenetan, lokarri edo makilla birekin gurutzea eginik, aren lau aldamenetan, oñ biakin batean gurutzerik galdu gabe, aldairak edo mudantzak egiten dituela.”

martes, 27 de marzo de 2007

HURRENGO ARTIKULUTXO EDO TESTU HONETAN, EMAKUMEAK EUSKAL DANTZA TRADIZIONALEAN IZAN DUEN NONDIK NORAKOA AGERTZEN DA. INTERESGARRIA DELA IRUDITU ZAIT. IRAKURRI!!!


http://www.euskonews.com/0018zbk/gaia1804eu.html

martes, 20 de marzo de 2007

Maskarada

Hurrengo bido honetan aurreko igandean, martxoak 18 Zuberoako Altzuruku herrian egin zen maskaradaren zatitxo bat ikusiko duzue. Bertan goizean egindako barrikadetako bat ikus daiteke. Mauleko dantzarien eskutik ikusi ahal izan genuen. ez zen janari eta edari faltarik izan, eguraldi ederra egin zuen eta giro ezin hobea. Ikusi, ikusi!!!!

miércoles, 14 de marzo de 2007

martes, 13 de marzo de 2007

IKURRIN DANTZA


Gure ikurriñari agurra egiteko eta zenbait ekitaldiri hasiera emateko dantza

Aurkezpena

Aupa!!!

Honako blog honetan ikusiko dena euskal dantzei buruzko berriak eta kuriositateak izango dira.


Laster arte!!!