
HAMAR DANTZA TALDE BILDUKO DITU IGANDEAN DANTZARI TXIKI EGUNAK.
Desfilea egingo dute aurrena herriko kaleetan zehar eta eguerdian, 13:00ak aldera, dantza saioa izango da plazan
Udaberria iristearekin batera Dantzari Txiki Egunak ere loreak bezala ugaritzen dira, eta oraingoan Beasainen izango da hitzordua. Igandean, Goierriko eta inguruko 10 talderen topaleku bihurtuko da herria. Horietan artean, bat izan ezik gainontzeko guztiak eskualdekoak dira.
Urtero bezala goizeko hamaiketan Zelaeta-Berri plazan elkartuko dira hamaiketakoa egiteko. Indarrak hartu ondoren, 11:45erako desfilean abiatuko dira Beasaingo kaleetan zehar abiatzeko. Eguerdiko ordubatak inguruan Loinazko San Martin plazan elkartu eta elkarrekin hainbat dantza egingo dituzte: Ikurrin dantza, Agurra, Jorrai dantza eta Brokel dantza, beste batzuen artean. Ondoren dantzari guztiak Beasaingo dantzarien elkarte eta etxeetara joango dira bazkaltzera. Arratsaldeko bostetan berriro ere plazan elkartuko dira eta bertan dantzan egiteko aukera izango dute dantzariek eta herritarrek Laket musika taldearekin. Aurtzaka dantza taldetik zehaztu dutenez eguraldi txarra eginez gero kiroldegian ospatuko litzateke dantzari txiki eguna. Iazko bide beretsua jarraitzen badute behintzat, dantzari, txistulari eta arduradunen artean guztira 300 lagun baino gehiago biltzea espero dute antolatzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario