martes, 22 de mayo de 2007



Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren
Duguna eta Kezka dantza taldeak 2007-05-14



Euskal Herria, Katalunia, Aragoi, Errioxa, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute datorren maiatzaren 19an eta 20an Iruñean eta Eibarren ospatuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.

Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Iruñea eta Eibarko jaialdietan.
Guztira 19 taldek parte hartuko dute Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeak antolatuta, maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.

BERTAKO EGITARAUA IKUSI AHAL IZATEKO SAR ZAITEZTE HONAKO HELBIDE HONETAN:

http://www.dantzan.com/albisteak/makila-dantzen-jaialdia



No hay comentarios: