miércoles, 30 de mayo de 2007

Euskal dantzak direla eta Aurtzaka Dantza Taldeko kide izateak aukera pilo bat eman dizkit eta aukera horien artean 2006ko udan hilabetez Argentinan egotekoa izan da. Egonaldi honetan leku pilo bat, euskal etxe ugari eta jende jator asko ezagutu dugu. Harreman handia egin dugu bertako jendearekin eta harreman hori sekula etengo ez dela espero dugu.


Gure harremanaren arrazoi nagusia euskal dantzak izan dira, elkartruke handi bat egon da Aurtzaka eta Argentinako hainbat talderekin, baina batez ere Bahia Blancako Beti Aurrera dantza taldearekin. Oraindik elkarrekin kontaktuan gaude eta harreman hau betirako izango delakoan gaude, beraietako askoren arbasoak euskal Herrikoak baitira.


Hori eta beste mila arrazoi gehiagorengatik, beraiei eskeintzen diet hurrengo argazki hau. Beraiek dira La Platan egin zuten dantza saioan, San Fermin eguna ospatzeko baitzuten.


2 comentarios:

Unknown dijo...

Kaixo Maider,

Gaur deskubritu dut zure bloga. Niri ere asko gustatzen zaizkit euskal dantzak. Segi idazten eta dantzan!

Agur bat Iruñetik!

2010 dijo...

Maider!!
Ixilik heuken sekretu hau e?? Kasualidadez enterau nitxon blog hontaz. Pentsa, Lazkaoko Imanolek bialdu ziñan mezue abixatzeko.

Ondo zeonan.
Muxux
Ixaxkun