HONA HEMEN EUSKAL DANTZA BAT. LEHENBIZI PAUSUAK AZALDUKO DIZKIZUET ETA ONDOREN IKUSI BIDEOA.
Jolas dantza hau , zortziko batek ( Baztango zortzikoa ) eta jolas batek osatzen dute. Bata eta bestea desberdinak dira oso. Erritmo-egitura , ekintzak eta abar desberdinak bait dituzte
ERRITMO EGITURA
1) Zortzikoa :
A : I I I I I bitan errepikatzen da .
B : I I I I I
C : I I I I I
B : I I I I I
2) Jolasa :
Oso egitura xinplea eta markatua du.
Hau , luzatuz joango da gorputzatzal berri bat jolasean sartzen den bakoitzean.
D : I I I I I
HASIERAKO KOKAPENA
Bata bestearen atzetik , borobilean ,errelojuaren norabidean (EN)
AUTOMATISMOA
Baztango zortzikoaren eta jolasaren pauso bereziak.
HELTZEKO MODUA
Heldu gabe
DANTZAREN BILAKAERA
A : ehiza-pausua eskuinetara eta atzera , eta bi kokaldi aurrera.
B : Bira eman eskuinetara , hiru kokalditan , eta bi kokaldi aurrerantz
C : ''B''ren berdina, baina ezkerretara emanez bira.
D : Lurra joko da,musika erritmoarekin batera,gorputz atal desberdinez. Lehenengo eskuinekoaz eta gero ezkerrekoaz,
Bukaeran bira bat emango da,hiru kokalditan eta salto egingo da. (EN).
PAUSO BEREZIAREN AZALPENA
1/ Baztango zortzikoaren pausu berezia. Praktikan ikasi.
2/ Jolasa : Gorputz atal bakoitzetik hasi eta jolas bakoitzean gorputz atal bat gehitzen joango gara. Gorputz atal bakoitzekin sei golpe emango dira (hirueskubiarekin eta hiru ezkerrarekin). Ordena hau da , ouiunak - eskuak - belaunak -ukondoak - ipurdiak - sorbaldak -itzulipurdia aurrera.
Jolasa eta hurrengo zortzikoaren artean salto bat egiten da bira osoarekin.
BIDEOA
http://users.facilnet.es/pacho/dantzaweb/dantzaweb.htm
martes, 29 de mayo de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario